XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Asteazken goiz hartan pasatu zen etxetik biziki goizik.
Ohetik ateratzen bainintzen ez nuen batere konprenitu xerbitxatu zidan gidoi konplikatua:
Aratsean ez zen berriz pasatu. Ez nintzen inketatu, ardura horrela egiten baitzuen.
Gainera ikaragarriko ortzantza egin zuen iluntzean, eta zen beldurtiarekin, nihauren baitan egiten nuen.
Sekulan ateka hartan ximixta bat ikusten badu, polita baita han, Baionara sartzen duk lasterka. Irriz ari nintzen sukaldean.
Biharamunean, baskaitean, ofizialaren telefono ukaldia.
Ez ez nuela ikusi. Aratsean berriz. Nik ezetz. Nihaurek sinetsiko nuen botz horrekin, usaia nuen bezala.
Hark egia errateko
Haren autoa Aturri ondoan zela. Lanera ez zen joan. Battela portuan zen.
Arras airatua ematen zuen baina nik berretsi nion ezetz. Lagunei eman hitza sakratua baita edozein ofizialaren parrean ere.